Elhuyar zientziaren komunikazioa

 Teknopolis

Hizkuntza:
eu
es

Erreportajeak2010/2/24

CryoSat-2 misioa

50 MB

Get the Flash Player to see this player.

Etiketak: Astronautika, Ekologia, Ingeniaritza, Klimatologia

Bideoa txertatu:
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu

+ irakurri

Inork ez du zalantzan jartzen: poloetako izotz-kasketak abiadura kezkagarrian ari dira urtzen, baina orain arte itzotz-masa horietan hiletik hilera gertatzen diren aldaketen datu zehatzik ezin izan da lortu.

Ozeano Artikoko izotzak eta Groenlandiako eta Antartidako eremu izoztuek oso funtzio garrantzitsua dute planetako klimaren erregulazioan. Horregatik oso baliagarria litzateke itsaso eta kontinenteetako gune izoztuen aldaketak neurtzea.

CryoSat-2 sateliteak kriosferan gertatzen diren aldaketak ikertzea du helburu... aldaketa naturalak zein gizakiak eragindakoak. Lurraren azalean ura egoera solidoan dagoen zatia da kriosfera.

Satelite berria Europako Espazio Agentziak garatu du. Horretarako, Lurrari behatzeko lehenengo misioan, ERS izenekoan, eta Envisat misioan frogatutako tekniketan oinarritu dira.

CryoSat-2 sateliteak hainbat hobekuntza ditu bere aitzindarien aldean. Azpimarragarriena, satelitearen SIRAL SAR teknologia bikoiztu izana, hau da, erradar interferometrikoz hornitutako bi altimetro daramatza. Arazo teknikoren baten ondorioz batek funtzionatzeari utziko balio, besteak jarraitu ahal izango luke lanean.

Beste hobekuntzetako bat mikrouhin-radarra da. Edozein klima-egoeratan lan egiteko prestatu dute, eta bi modutan funtzionatuko du: ozeanoetan eta kontinenteetako izotz-geruza jarraituen gainean, ohiko altimetro baten lana egingo du; itsasoko bankisetan, berriz, irekidura sintetikoko radar bati esker, ozeanoaren azalera ikusi ahal izango du itzotz-pusken artean... horrela, itsasoaren gaineko azalera izoztuaren topografia egin ahal izango du.

Erresoluzio altuko modu aurreratuenean, bigarren antena batez eta radar baten pultsasioez baliaturik, CryoSat-2 sateliteak 2 zentimetroko zehaztasunez neurtuko du poloetako izotz-kasketen lodiera eta haien azaleran gertatzen diren altuera-aldaketak.

Bi poletako datuak modu integralean lortzeko, sateliteak Ekuatoreranzko inklinazio handiko orbita batean biratuko da Lurraren inguruan 700 km-ko altitudean. Misioak iraungo duen 3 urteetan, Suediako Kirunako zentroan bilduko dira sateliteak bidaltzen dituen datu guztiak eta Alemanian, ESAren operazio-zentroan, aztertuko dira.

Lurra esploratzeko helburuarekin ESAk orbitan jartzen duen hirugarren misioa da CryoSat-2, GOCE eta SMOS misioen ondoren.

Bidali zure iruzkina
 

Nabigazioa

Menu nagusia




Rss eta Videocast

Argazki-lehiaketa

Urrian bueltatuko da!


Euskal Herriko aurpegiak
Euskal Herriko aurpegiak
9,50€Erosi
Ia denaren historia labur bat
Ia denaren historia labur bat
14,25€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna