Elhuyar zientziaren komunikazioa

 Teknopolis

Hizkuntza:
eu
es

Bi hitzetan2010/2/3

Botika berri baten saiakuntza klinikoak; Concordiarako gonbitea; Transistore organikoa; Stradivari, artisau aparta

43 MB

Get the Flash Player to see this player.

Etiketak: Farmakologia, Ikerketa-zentroak, Teknologia

Bideoa txertatu:
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu

+ irakurri

Digna Biotech enpresa nafarrak baimena lortu du interferon Alfa-5 botikaren saiakuntza klinikoak egiteko. C hepatitisaren aurkako botika berria Nafarroako Unibertsitatearen CIMA ikerketa-zentroan garatu zuten. Botikaren segurtasuna eta eraginkortasuna frogatzeko probetan 75 gaixok parte hartuko dute. Saiakuntza klinikoak emaitza onak emanez gero, 2015. urtean botika ekoizten hasiko dira.

Medikuntza, psikologia eta fisiologia arloetan lanean ari diren Europako ikerketa-taldeek gonbitea jaso dute Antartikako Concordia ikerketa-estazioan saiakuntzak egiteko. Lurrean inon den lekurik zailenetako batean dago ikerketa-zentroa, eta klima, astronomia, astrofisika zein biologiako ikerketak egiten dira bertan. Leku bakartu eta hotz horretarako ikerketa-proposamenak egin nahi dituzten taldeek Europako Espazio Agentziaren webgunean aurkituko dute informazio osagarria: www.esa.int

Neuronen antzera funtzionatzen duen transistore organiko bat sortu berri du Frantziako ikerketa-talde batek. Garunaren antzera funtziona lezaketen ordenagailuak sortzeko lehen urrats gisa aurkeztu dute aurkikuntza. NOMFET izendatu dute transistorea, eta urrezko nanopartikulen eta pentazeno-molekulen nahasketa da. Frantziako Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionalak eta Energia Atomikoaren Batzordeak parte hartu dute ikerketa-lanean.

Antonio Stradivari artisauak musika-tresnak egiteko ez zuen osagai berezirik erabili. Europako ikerketa talde batek frogatu berri duenez, XVIII. mendean ohikoak ziren berniz eta pigmentuak erabili zituen biolinak egiteko. Instrumentuen soinu eta edertasun aparta azaltzeko, ezkutuko osagairi ez dagoela frogatu du ikerketa taldeak. "Artisau aparta besterik ez zen izan", argitu zuen Pariseko Musikaren Museoko zuzendariak. Bost estradivariusen osagaiak aztertu ditu ikerlanak.

Bidali zure iruzkina
 

Nabigazioa

Menu nagusia




Rss eta Videocast

Argazki-lehiaketa

Urrian bueltatuko da!


Merkatua eta globalizazioa
Merkatua eta globalizazioa
11,40€Erosi
Hipokratesen aforismoak
Hipokratesen aforismoak
4,75€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna