Elhuyar zientziaren komunikazioa

 Teknopolis

Hizkuntza:
eu
es

Pilulak2010/2/3

Non jarri teleskopio bat?

34 MB

Get the Flash Player to see this player.

Etiketak: Astrofisika, Astronomia, Ingeniaritza

Bideoa txertatu:
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu

+ irakurri

Nola aukeratu teleskopio bat non jarri? Ez pentsa, ez da kontu erraza. Izan ere, teleskopio-motaren arabera izango da kokalekua. Baina, oro har, esan liteke teleskopioak zerutik ahalik eta gertuen jartzen direla, hau da, altitude handian. Espektro ikusgaiko teleskopioak, infragorrikoak eta milimetrikoak bai, behinik behin. Atmosferako gasek egiten duten traba ahalik eta txikiena izan dadin egiten da. Zeru garbia duten lekuak aukeratzen dira, lehorrak eta beste argi-iturri batzuetatik urrun.

Logistika ere kontuan izan behar da. Behatoki bat eraikitzeko, teleskopioak bertaraino eraman behar dira, eta, ezinbestean, errepide bat behar da horretarako. Hortaz, inguruaren orografia ere kontuan izan behar dute astronomoek teleskopioa non jarri erabakitzeko.

Non eraiki dira orduan teleskopioak? Ba, asko eta asko sumendietan, hala nola La Palma uharteko Roque de los Muchachos (2.500 metroan) edo Hawaii-ko Mauna Kea (4.200 metroan). Txileko Atacama basamortuan behatoki bat baino gehiago dago; han dago Cerro Pachón, esate baterako, eta ALMA behatokia ere han ari dira eraikitzen, 5.000 metroan.

Nahi badugu atmosferak trabarik ez egitea, egokiena da atmosferatik kanpora jartzea teleskopioa, hau da, espazioan. Baina, noski, bada kontuan izan beharreko beste ezaugarri bat, eta ez nolanahikoa: dirua! Bestela, galdetu NASAn zenbat gastatu duten Hubble-rekin.

Bidali zure iruzkina
 

Nabigazioa

Menu nagusia




Rss eta Videocast

Argazki-lehiaketa

Urrian bueltatuko da!


Teknologiaren gailurrean VIII. Teknopolis (2007)
Teknologiaren gailurrean VIII. Teknopolis (2007)
11,40€Erosi
Biziaren sarea ehuntzen
Biziaren sarea ehuntzen
15,20€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna