Etiketak: Multimedia, Softwarea, Teknologia
Bideoa txertatu:Sakelako telefono hau HTC Magic bat da. Layar izeneko aplikazio bat jaitsi dut, kale-izendegi birtual gisa erabiltzeko. Adibidez, Donostiako Askatasunaren Etorbideko edozein aldetara kamerarekin begiratzen badut, inguruan ditudan saltoki, jatetxe edo autobus-geltokiak erakutsiko dizkit.
Leku horietako bat aukeratuz gero, hango telefono-zenbakia ikus dezaket, edo webgunean sartu. Eta, hara joan nahi badut, bide motzena zein den erakutsiko dit, Google Maps-ek egingo lukeen bezala.
Dirudien baino samurragoa da horren guztiaren funtzionamendua. Kameraz gainera, GPSa, iparrorratza eta Interneteko konexioa ditu mugikor honek. Beraz, nire kokapena maparen informazioarekin konbinatu besterik ez du egin behar. Gainera, baditu sentsore batzuk telefonoari ematen ari naizen inklinazioa detektatzeko.
Errealitate gehituak dituen hamaika aplikaziotako bat besterik ez da hau. Izan ere, teknologiari esker, errealitatea ez da jada begi-bistan duzuna soilik.
Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra