Elhuyar zientziaren komunikazioa

 Teknopolis

Hizkuntza:
eu
es

Erreportajeak2009/5/20

Ontzi ekologikoa

37,9 MB

Get the Flash Player to see this player.

Etiketak: Birziklatzea, Energia berriztagarriak, Garraioak, Ingurumena, Teknologia

Bideoa txertatu:
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu

+ irakurri

Pasaiako portura joko dugu datozen minutuetan Le Manguier itsasontzia ezagutzeko. Bertako tripulazioa Korsikatik Japoniara egiten ari da bidaia... baina modu desberdin batean: ordezko energiak erabiltzen ari dira nabigatu ahal izateko.

Bidea Artikotik egingo dute, ordezko energien eraginkortasuna muturreko kondizioetan probatu nahi dituzte eta. Bidaiaren helburua da arrantza-ontzi txikiei ekonomikoki errentagarriagoak izaten laguntzea eta ingurumenarekiko errespetu handiagoa izatea.

ALAITZ OCHOA DE ERIBE: Kaixo!

PHILIPPE HERCHER: Kaixo, ongi etorri ontzira.

A. O.: Eskerrik asko. Zer moduz doa bidaia?

P. H.: Ondo, oso pozik gaude hona iristeaz...

A. O.: Zergatik zoazte Bastiatik Tokiora espedizio honetan? Zein da zuen bidaiaren helburua?

PHILIPPE HERCHER; LE MANGUIER ontziko kapitaina:  Erakutsi nahi dugu posible dela lanerako itsasontzi batekin nabigatzea, gutxiago kontsumituz eta gutxiago kutsatuz. Beraz, konponbideak bilatu ditugu. Horietako batzuk jadanik existitzen ziren, eta beste batzuk bidaia honetan probatuko ditugu. Hala, itzultzean, esan ahalko dugu material hauek eta aukera hauek probatu ditugula eta gasolioa aurreztuz eta gutxiago kutsatuz nabiga daitekeela.

ALAITZ OCHOA DE ERIBE; Elhuyar Fundazioa: Le Manguier Frantziako itsas armadari erositako atoiontzi bat da. Jatorrian ez zeukan haize-oihalik, baina Herger kapitainaren taldeak egitura bat eraiki du belak eraman ahal izateko.

A. O.: Zer abantaila du haize-oihalekin mugitzeak?

P. H.: Beno, belei esker Antzinatetik mugitu dira itsasontziak. Sistema honen originaltasuna zera da: haize-oihalez baliatuz motorraren karga gutxitu egin daiteke, hau da, motorrak egin behar duen indarra gutxitzen da. Hala, gasolio-kontsumoa murrizten da. Haizearen norabidearen arabera, ehuneko hamabostetik hogeita hamarrera, kasu onenean. Eta horixe da espedizio honetan neurtuko duguna.

Makina-gelara jaitsiko gara orain. Kontuz, eskailera nahiko pikoa da eta. Bizkarrez jaitsi behar da.

Makina-gelan gaude, atoiontziaren sabelean. Atoiontzi zahar bat izanik, motor handi bat zuen, leku hau guztia hartzen zuena. Guk aldatu egin dugu, motor berri bat jarri dugu, belaunaldi berrikoa, kontsumoari buruzko kezka baitugu. Beraz, lehengoak baino askoz gutxiago kontsumitzen du. Orain, orduko 30 litro inguruan gabiltza.

Motor batean beti daude olio- eta gasolio-jario txikiak, eta horrek guztiak kalatuan amaitu ohi du. Horiek itsasora isurtzea saihesteko, iragazki-sistema bat instalatu dugu, hidrokarburoak uretatik bereizten dituena. Hala, ur garbia isurtzen dugu eta hidrokarburoak kartutxoetan gelditzen dira. Kartutxoak sei hilean behin aldatzen ditugu, kalatuaren egoeraren arabera. 
 

Orain txanponaren beste aldea erakutsiko dizuet. Izan ere, une honetan ez daukagu bat ere energiarik; beraz, ekipo elektrogenoak erabiltzera behartuta gaude. Uste dut garrantzitsua dela azpimarratzea ordezko energiek ez digutela aukerarik emango motor batek sortutako energia guztiz saihesteko, nahiz eta ni ordezko energien aldekoa izan... Eta horrela sortzen dugu elektrizitate kutsatzailea!

Zatoz hemendik, Alaitz. Hau aginte-zubia da. Hemendik zuzentzen dut itsasontzia. Motorraren kontrolak ditut, nabigazio-kontrolak... Eta, hemen aurrean, plaka fotovoltaiko batzuk, ontziarentzako energia sortzeko balio dutenak.


A. O.: Diesel motorraren osagarriak dira?

P. H.: Bai, halaxe da. Plaka fotovoltaikoak osagarri bat dira. Motorrak badu alternadore bat, bateriak kargatzeko elektrizitatea sortzen duena. Baina, motorraren lana arintzeko, plaka hauekin osatu dugu.

A. O.: Hemen ikusten ditugunak eguzki-kaptadoreak dira...

P. H.: Bai, han aurrean dauzkagunak elektrizitatea sortzeko plaka fotovoltaikoak dira, eta honako kaptadore hauek, berriz, ur beroa lortzeko balio dute. Garrantzitsuak dira, zeren erresistentzia elektriko batekin funtzionatzen duen metagailuak, etxean eduki ohi dugun sistemak, energia asko kontsumitzen baitu. Hortaz, oso garrantzitsua da panel hauek izatea.

A. O.: Zenbat pertsonak bidaiatzen duzue?

P. H.: Hamar pertsona gara, eta batzuk txandakatu egiten dira. Argazkiak egingo dituzten pertsonak izango ditugu, zuzendari batekin film bat grabatuko dugu, idazleak ere baditugu, Cécile margolaria da eta gure lana ilustratuko du... Gure bidaia talde-lan bat izango da, eta pertsona hauek parte hartu nahi dute.

Bidali zure iruzkina
 

Nabigazioa

Menu nagusia




Rss eta Videocast

Argazki-lehiaketa

Urrian bueltatuko da!


Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18€Erosi
Merkatua eta globalizazioa
Merkatua eta globalizazioa
11,40€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna