Elhuyar zientziaren komunikazioa

 Teknopolis

Hizkuntza:
eu
es

Erreportajeak2009/5/13

Zumaiako Flysh-a pantaila handira

73,4 MB

Get the Flash Player to see this player.

Etiketak: Eboluzioa, Geologia, Irudiak/Soinuak, Paleontologia

Bideoa txertatu:
  • Facebook
  • Zabaldu
  • Aupatu
  • Bildu

+ irakurri

Gure planetak 5000 milioi urte inguru ditu... gizakiok, berriz, denbora horren guztiaren azken 8000 urteetako errealitate txikia baino ez gara. Hala ere, lurrak denbora luze horretan jasan dituen eraldaketen nondik norakoak ezagutzea lortu dugu. Historia zabal horren lekuko gisa, geologoek irakurtzen dituzten testigantzak ageri dira haitzetan. Oso urrutira joan gabe, badugu gertu parekorik ez duen testigantza horietako bat. Zortzi kilometroan zehar  Zumaiako flysch-ean ageri den liburua.... orriz orri planetaren historia argituko diguna.

Testigantza hori pantaila handira eramatea da Alberto Gorritiberea eta Asier Hilario zuzendarien lana. Planetaren sekretuak zientzialarien ahotan jarrita eta kameraren objektiboa testigu bihurtuta.

Fikziozko film baten grabaketa dirudiena munduko gune geologiko garrantzitsuenetako bati buruzko dokumentalaren filmaketa da.

Naturaren opari bat da, eta 8 kilometroan zefar hedatzen da Mutriku eta Zumaia artean.  Itsaslabar horrek  planetaren bilakaeraren sekretu guztiak gordetzen ditu arroketan idatzita.

Haitzetan gordetzen den testigantza horren kontakizuna da “Haitzen Hitza” dokumentala, Asier Hilario eta Alberto Gorritiberearen zuzendaritzapean sortzen ari den filma.
Zumaiako flysch-aren azterketetan oinarritu diren teoria zientifikoen funtsa argitu nahi dute bertan.

Horretarako, arroka horiek hobetoen irakurtzen dakitenen ahotan jarri nahi dituzte argibideak. Mundu osotik etorritako puntako 20 zientzialariren ahotan.  

ESTIBALIZ APELLANIZ; PALEONTOLOGOA: Hemendik Debaraino, 5000 metro metakin daude, metakin sedimentarioak, orduan horrek ematen digu aukera paregabea, azterketak egiteko.

JAN SMIT; ESPEZIEEN DESAGERTZE MASIBOAN ADITUA: Este afloramiento es estupendo, son siempre frescas, es accesible, es una historia de la Tierra durante 50 millones de años. Se puede ver todo.
Azaleramendu hori izugarria da, erraza da bertara iristea eta 50 milioi urtean Lurrak bizi izan duen historia kontatzen digu. Dena ikus daiteke bertan!


JAUME DINARÉS TUNELL; PALEOMAGNETISMOAN ADITUA: Una visión general nos permite, con una ojeada de punta a punta, ver en nuestra mente el registro geológico.
Begirada orokor batek, azaleramendua punta batetik bestera behatzeak, erregistro geologikoa ikusteko aukera ematen digu.

Historiako orri eta kapitulu guztiak osorik mantentzen dituen liburu geologiko bakarrenetako bat da flyscha, eta duela 100 milioi urtetik duela 50 milioi urtera bitarteko historia gordetzen du bere barnean.

Egun, zutik, tente ikusten ditugun arroka-geruzak duela 100 milioi urte itsas azpian zeuden.

Garai hartan, Iberiar penintsula uharte bat zen, eta Europa kontinentetik bereizita zegoen. Kostaldea Errioxan hasten zen, eta Euskal Herria ur azpian zegoen. Iberiar penintsulak Europako plakaren kontra talka egin zuenean, Pirinioak sortu ziren, baita Euskal Herriko mendiak ere.

Jaume Dinarés Tunell Lurraren  eremu magnetikoaren azterketan da aditua. Berak erlazionatu ditu Zumaiako sedimentuen joera ziklikoak prozesu tektoniko, klimatiko eta astronomikoekin.

Izan ere, arroka horien historia irakurriz, planetak joera ziklikoak dituela nabarmendu daiteke.

JAUME DINARÉS TUNELL; PALEOMAGNETISMOAN ADITUA: La secuencia de este intervalo está compuesto por una alternancia de rocas blandas y duras, margas que contienen más arcilla, y capas duras que contienen más carbonato cálcico, que es más dura, y la erosión misma te hace exagerar esa composición.
Itsaslabar zati horretan arroka bigun eta arroka gogorrak txandakatzen dira. Bigunak tuparriak dira eta buztin gehiago daukate. Geruza gogorrek, aldiz, kareharrizko egitura dute. Gogorragoak izanik, olatuek gutxiago higatzen dituzte.


Flyscharen geruza gogor eta bigunak bata bestearen atzetik txandakatzen dira. Gogorrak, kolore zurixka dutenak, itsasoko organismoen oskolez daude eginak; horregatik dira kareharrizkoak. Bigunak, berriz, buztin eta kareharriz nahastutako egituraz daude eginak. Ibaiek eramandako buztinen metaketa eta organismoen oskolen nahasketaren ondorio dira.

Geruza gogor eta bigun horiek, gainera, klimarekin erlazio zuzena dute.Izan ere, itsas azpian sedimentatzen den material-mota unean uneko klimaren araberakoa da.

JAUME DINARÉS TUNELL; PALEOMAGNETISMOAN ADITUA: El hecho de que tengamos un tipo de clima en el exterior, o un tipo de lluvias o régimen de lluvias en el continente, esto hace que los ríos, el aporte de los deltas al mar, el contenido de barro y componente detrítico, todo esto contribuya al tipo de material que se está sedimentando en el fondo. Esto hace que la sedimentación del fondo oceánico en realidad refleje, en parte o en gran parte, lo que está sucediendo a nivel climático en el entorno.
Kanpoaldean era bateko edo besteko klima izateak, euri gehiago edo gutxiago egiteak eragina du ibaiek beren uretan garraiatzen dituzten material-motetan.   Garai euritsuak badira, ibaiek buztin gehiago garraiatuko dute, eta material hori itsas azpian sedimentatuko da. Horren ondorioz, itsas azpian dagoen sedimentu motak  garai horretan ingurunean dagoen klima mota adierazten digu.


Klima lehorrak eta beroak zirenean, kareharrizko geruzak sortzen ziren. Klima hotz eta euritsuetan, berriz, ibaiek buztin gehiago garraiatzen zuten, eta geruza bigunak eratzen ziren.

Geruza gogorrak eta bigunak bata bestearen atzetik txandakatzen direla kontuan hartuta,  ikus daiteke planetaren historian klima-aldaketak ere ziklikoki bata bestearen atzetik gertatzen direla.

Txandakatzen diren geruzek antzeko lodiera dute, eta bakoitzak 10.000 urteko epea irudikatzen du. Horrenbestez, 10.000 urtean behin garai hotz eta garai bero bat txandakatu izan da planetaren historian.

Klima-aldaketek, gainera, Lurraren ardatzaren inklinazio-aldaketarekin zerikusia dute.

JAUME DINARÉS TUNELL; PALEOMAGNETISMOAN ADITUA: La variación de energía solar que llega al planeta Tierra, e indirectamente por tanto al clima, e indirectamente por tanto al tipo de rocas que tenemos, viene condicionada por esta energía, que es cíclica; es decir, las órbitas de los planetas, la variación de esta clase de energía no solo es el día noche, que es lo que a escala humana podemos percibir, las estaciones el año, un verano más caliente. Estamos hablando de la escala geológica, que el humano no es capaz de percibir, porque la vida es más breve.
Entonces. a nivel geológico sabemos, y los astrónomos calculan, todas estas variaciones orbitales de los planetas, y hay unos modelos. que se llaman soluciones astronómicas, de la cantidad de energía e insolación que llega a la superficie de la Tierra. Y esto refleja en definitiva el clima.
Lurrera iristen den eguzki-energiaren bariazioak kliman eragina du, eta horrenbestez ditugun arroken material motan. Energia horrek ez ditu soilik gaua eta eguna, urtaroak edo uda beroak eragiten. Gizakiak atzeman ez ditzakeen aldaketak eragiten ditu, eskala geologikoarekin alderatuz gizakiaren bizitza oso motza baita. Maila geologikoan badakigu  planeten orbita-aldaketek Lurrera iristen den eguzki energia kantitatean eragina dutela. Astronomoek modelo matematikoak erabiliz kalkula ditzakete aldaketak. Eta horrek eragin zuzena du kliman.


Horixe da Milankovich serbiar zientzialariak frogatu zuena. Beraren teoriaren arabera, Lurraren ardatzaren inklinazioa 20.000 urtez behin aldatzen da. Teoria horren froga Zumaiako geruzetan ikus daiteke.

Geruza berezi hauetan historia harrigarriak aurki ditzakegu idatzita.

Deba eta Zumaia arteko tartean Kretazeoko geruzak daude, hau da, duela 65 milioi urte arte sortu ziren geruzak.  

Garai horretako geruzetan zientzialariek 100 espezie baino gehiagoren fosil eta mikrofosilak aurkitu zituzten. Sakonetako puntara iristean, ordea, geruzetako batean fosilen % 90en arrastoak desagertu dira.

JAN SMIT; ESPEZIEEN DESAGERTZE MASIBOAN ADITUA: Yo estaba estudiando, los forominíferos plactónicos, son pequeños animales que viven en la superficie del mar, y todas ellas, unas 60 especies se van a la extinción masiva, al mismo tiempo que se encuentra una capa de arcilla, una capa de 10 centímetros, y estaba mirando ¿Qué ha pasado en el mar oceánico? Estaba pasando algo catastrófico.
Forominifero plaktonikoak aztertzen ari nintzen; itsas azalean bizi diren animalia txikiak dira. Eta, bat-batean, geruza batean espezie guztiak desagertu egiten dira. 60 espezietik gora. Leku berean buztinezko 10 cm-ko geruza bat aurkitu nuen. ¿Zer gertatu zen ozeanoan, galdetu nion neure buruari? ¿Zer suntsipen mota?


Fosilik aurkitzen ez zuten geruza horren azterketak emaitza izugarriak eman zituen. Bertan, iridio elementu kimikoa aurkitu zuten kantitate handitan. Meteoritoetan oso ohikoa da elementu hori, baina Lurrean oso arraroa.

Jan Smit zienzialaria Espezieen Desagertze Masiboaren teoriaren sorkuntzan parte hartu zuen europar bakarrenetakoa da. Berak ere iridioa aurkitu zuen bere analisietan, eta aurkikuntza horrek teoria katastrofistei zabaldu zien atea.

JAN SMIT; ESPEZIEEN DESAGERTZE MASIBOAN ADITUA: Y he encontrado un método, que se llama el neutron activation analysis, para bombardear la muestra con neutrones y salen estos materiales radioactivos y se pueden detectar unos 34 -35 elementos juntos.
Yo he mandado a ellos todas mis muestras, y durante dos meses me han comunicado que sí, sí, tú tienes también el iridio.

Aurkitu dut badela eutroi bidezko aktibazio deritzon analisi-metodo bat. Laginak neutroiz bonbardatuz, material erradioaktiboak lortzen dira, eta, hala, 35-40 elementu batera detekta daitezke.
Nire lagin guztiak bidali nizkien, eta bi hilabete geroago jakinarazi zidaten nire laginetan  ere iridioa zegoela.


ESTIBALIZ APELLANIZ; PALEONTOLOGOA: Orduan, espero zuten baino askoz kantitate handiagoa aurkitu zutenean buztin horretan, ezin zuten esplikatu sedimentazio kontzentratu gisa. Orduan, okurritu zitzaien akaso iridio hori meteoritoarekin etorria zela, eta meteoritoaren inpaktu handi baten ondoren hauts hori hedatu zela atmosferan, eta metatu.

Mexikoko Yukatan probintzian erori zen meteoritoak eragin zuen, teoria horren arabera,  espezieen desagertze masiboa. 200 kilometroko zuloa eratu zuen talkak, eta bertan altxatu zen hauts eta azufreak sute izugarriak eragin zituen. Egoera horri garai hartan sumendiek zuten aktibitate bortitza gehituta, ondorioztatu dute planeta ilunpetan gelditu zela. Eguzki-argirik gabe, ezin zen fotosintesirik egin, eta, ondorioz, landareak, belarjaleak eta haragijaleak hil ziren bata bestearen atzetik. Tartean, planetan 130 milioi urte zeramaten dinosauroak.

Desagertze masibo horren frogetako bat da Zumaiako Sakonetako puntan dagoen iridiozko geruza, Kretazeo eta Tertziario aldi geologikoen muga bihurtu dena, K/T muga alegia.

Zumaiako Itzurun hondartza ez dago Sakonetatik urruti. Bertan, beste bi garai geologikoren arteko muga dago ikusgai: Paleozenoaren eta Eozenoaren artekoa. Buztinezko geruza gorrixka horrek duela 55 milioi urte planetak jasandako beroaldi bortitza erakusten du.

ESTIBALIZ APELLANIZ; PALEONTOLOGOA: Uste da, ba, hori berotze aldi bat dexente gertatu zela ez? Gaur egunekoarekin konparatuta, dexente gehiago, 10, 18 gradu inguru, eta akaso horregatik ari da aztertzen horrenbeste orain, nahi dutelako modelizatu nolabait hori.

Izan ere, planetak bere historian jasan dituen aldaketa klimatikoen esperientziek egungo  klimaren aldaketak iragartzeko balio dezake.

JAUME DINARÉS TUNELL; PALEOMAGNETISMOAN ADITUA:  El cambio climático se observa actualmente desde que existe la era industrial en nuestra sociedad. Hasta cierto punto equivale, o es equivalente, a algo que ya sucedió en el pasado por otros motivos que no son los humanos; por tanto, el estudio de otros hechos registrados en los sedimentos nos permite elucubrar, hipotetizar escenarios posibles de desarrollo de esto.
Klima-aldaketa, gure gizartean, aro industriala hasi zenetik ikusten da. Neurri batean, antzina gizakiaren parte-hartzerik gabe gertatu zen zerbaiten baliokidea da. Beraz, sedimentuetan erregistratuta gelditu diren beste gertaera batzuk aztertzeak aukera ematen digu gogoeta egiteko eta oraingo klima-aldaketak izan lezakeen jokabideari buruzko hipotesiak egiteko.


Flysch-aren sekretuak, mundu osoko adituen ahotan jarriak. Flysch: Haitzen Hitza, haitzen iraganaren testigu eta etorkizunaren iragarle izango den dokumentala.

Bidali zure iruzkina
 

Iruzkinak

16/12/2009 20:03:14 | Fran Echarte Oñate

Ederra. Oso didaktikoa, argia; agian gehitu dakioke grafikoren bat irudiztatzeko garaiak edo denborak. Eta baita ere mapa bat esateko non dagoen Chicxulub. Eskerrik asko.

Nabigazioa

Menu nagusia




Rss eta Videocast

Argazki-lehiaketa

Urrian bueltatuko da!


Biziaren sarea ehuntzen
Biziaren sarea ehuntzen
15,20€Erosi
Fisika Jostagarri
Fisika Jostagarri
18€Erosi
Itzuli orriaren hasierara Itzuli orriaren hasierara
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea

elhuyar.org menua

Bilaketa bat egin

[Bilaketa aurreratua]

Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra

webmaster@elhuyar.com

Estandarrak eta irisgarritasuna