Lehiaketa honek zientziari eta teknologiari buruzko argazkiak saritzea du helburu. Hilero ordenagailu ultraeramangarri batekin sarituko da argazkirik onena, epaimahaiak saria eman gabe uzteko eskubidea izango badu ere. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu hilero. Argazkiek norberak ateratakoak izan beharko dute, eta 72 ppp-ko bereizmen minimoa izan beharko dute. Teknopolisek bere webgunean eta telebista-emanaldian erakutsiko ditu argazkiok, eta lehiaketaren sustapena egiteko ere erabil ditzake argazkiok. Argazkiak egilearenak izango dira, baina Elhuyarrek lehen aipatutako erabileretarako ustiatu ahalko ditu. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar kondizio horiek onartzea.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonalak "SARI PARTE HARTZAILEAK" fitxategian sartuta daude. Haren helburua da elkarlana sustatzea, ikerketen eta zientzia-dibulgazioaren berri ematea eta euskararen normalizazioa bultzatzea. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratu dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.
Fitxategi horien erantzulea Elhuyar Fundazioa da, eta, nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza-eskubideak balia ditzakezu; horretarako, eskaera bat bidali behar duzu datuensegurtasuna@elhuyar.com helbidera.
Copyright © 2008 Elhuyar Fundazioa | Lege-oharra